1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Romo indartsua hartuko du Ipuruan

1. Nazional Mailako Mek Eibar Eskubaloiak Romo indartsua hartuko du Ipuruan
2024/01/12 11:08
eta kitto!
Mek Eibar Eskubaloiko gizonezkoen lehen taldeak aurkati zaila izango du bihar arratsaldez Ipuruan, sailkapenean laugarren postuan eta bost puntu gehiagorekin dagoen Romo talde bizkaitarra, hain zuzen ere. 18:30ean hasiko den norgehigokarako, Fernando Fernandezen taldeak Ezenarroren baja garrantzitsuarekin ekingo dio, eta hori erronka gehigarria da taldearentzat. Hala ere, bultzada handia jaso dezake Paul Alonsoren balizko itzulerarekin, belauneko lesio baten ondorioz bi urtez kanpoan egon ondoren badirudi-eta jokatzeko moduan izango dela. Gabonetako geldialditik datoz talde biak eta ikusi beharko da zeinek erantzuten dion hobeto konpetizioaren itzulerari.