1. Nazional Mailako Mek Eibarrek Utebon jokatuko du bihar arratsaldez

Alberto eta Ruben atezainak baja izango dira, Zuloagarekin batera
1. Nazional Mailako Mek Eibarrek Utebon jokatuko du bihar arratsaldez
2024/03/01 14:00
eta kitto!

Fernando Fernandezen mutilek azken jardunaldiko bolada txarretik ihes egin nahiko dute bihar Utebon, 16:30etik aurrera, jokatuko duten partiduan. Azken lau jardunaldietan goiko taldeen aurka jokatutako partiduetan izandako porrotek Mek Eibar sailkapeneko goi postuetatik kendu eta erdi aldera eraman dute taldea. Atzetik duten Utebo aukera izan daiteke dinamika horrekin apurtzeko, gauza erraza ez bada izango ere, Utebok bestelako dinamika bat daramalako azken aldian, Barakaldo eta Trapagaran bezalako taldeei irabazi baitie azken jardunaldiotan, etxetik kanpo gainera.

Eibartarren lerroetan, Alberto eta Ruben atezainak baja izango dira, Zuloagarekin batera. Eta zalantzan dago Haritz eta Ezenarroren parte-hartzea.