1. Nazional Mailako Mek Eskubaloiak Egia hartuko du bihar Ipuruan

Donostiako taldea 13. postuan dago lau jardunaldiren ostean
1. Nazional Mailako Mek Eskubaloiak Egia hartuko du bihar Ipuruan
2024/10/18 11:22
eta kitto!

Errenterian Ereintzaren aurka lortutako emaitza onaren ondoren, gizonezkoen taldeak etxean jokatuko du oraingoan, Egiari harrera eginez. Donostiako taldea 13. postuan dago lau jardunaldiren ostean, garaipen bat eta hiru porroteko balantzearekin. Aurreko denboraldiko jokalari gehienei eusten dien arren, baja garrantzitsuak izan ditu, batez ere eskuin hegaleko postuan. Hala eta guztiz, Egiak erritmo altua eta joko azkarra ditu ezaugarri; beraz, Mek Eibarrek partiduko alderdi horiek kontrolatzeko prest egon beharko du. Kontuan hartu beharreko jokalaria Mikel Royo izango da, azken bost denboraldietatik lautan taldeko golegile nagusia izan dena. Partidurako, azken jardunaldian izan ez ziren Arriola eta Andoni Yarza berreskuratu nahi ditu Eibarrek.

Zilarrezko Mailan jokatzen duen emakumezkoen taldea Castro Urdialesera joango da biharn, sailkapenean goiko postuetan egoteko taldeetako baten aurka jokatzeko. Hala ere, partidu zaila espero da, eta Eibarko jokalariek kontzentratuta egon beharko dute hasierako txistutik bukaerara zerbait positiboa eskuratzeko aukerak izateko. Joko plana bere erritmoa inposatzea izango da, Castroren lehen lerroa geldiaraztea bilatuz, batez ere bat eta bateko egoeretan, eta bere funtsezko bi jokalariren kanpoko jaurtiketari adi egotea.