1. Nazionaleko Mek Eibar Eskubaloia erraz makurtu zen Tolosaren aurrean

Denboraldia amaitzeko partidu bakarra geratzen zaie eibartarrei, datorren asteburuan Uharteren kantxan jokatu beharrekoa
1. Nazionaleko Mek Eibar Eskubaloia erraz makurtu zen Tolosaren aurrean
2024/04/29 11:59
eta kitto!

Aurreko zapatuan Ipuruan jokatutako partiduan aspaldian izan den euren arteko alderik handienetakoa erakutsi zuen markagailuak kanpotarren alde. Fernando Fernandezen aginduetara 1. Maila Nazionalean jokatzen duen taldeak aurpegi tristeena erakutsi zuen hasieratik, “partidura gehiegizko errespetuarekin sartu zirelako”, eta horrek bere bertsiorik onena eskaintzea eragotzi zion.

22-31 izan zen azken emaitza eta, porrotaren itzalen artean, izan zen pozteko motiborik ere, Bernat gaztea eta Alex hasiberria nabarmendu zirelako. Denboraldia amaitzeko partidu bakarra geratzen zaie eibartarrei, datorren asteburuan Uharteren kantxan jokatu beharrekoa. Taldeak bere aurpegi onena erakutsi nahiko du ordukoan.