100 urpekaritza-bataio egiteko erronka hartu dute Deporrekoek

Ekitaldia maiatzaren 11an izango da, Ipuruan
100 urpekaritza-bataio egiteko erronka hartu dute Deporrekoek
2024/04/22 12:22
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboaren mendeurrena dela eta, Urpekoen Batzordeak 100 urpekaritza-bataio egiteko erronka jarri dio bere buruari. Euretako erdiak Ipurua kiroldegiko igerilekuan egingo dira, eta beste erdiak itsasoan.

Ipuruako ekitaldia maiatzaren 11n izango da eta izena subacuaticas@deporeibar.comhelbidean eman daiteke. Interesatuek 13 urte izan behar dituzte gutxienez eta aletak eta betaurrekoak beharko dituzte; materialik ez badute, hankaren zenbakia emateko eskatzen dute.