Ostalaritzak larunbatean zabalduko du eta mugikortasuna baimenduko da lurralde historiko bakoitzaren barruan
2020/12/09
20:12
eta kitto!
Bilera egin du gaur arratsaldean LABI Euskadiko Babes Zibileko Planaren aholku batzordeak eta, ondoren, Urkullu lehendakariak bilera horretan hartutako erabakien berri eman du. Urkulluk azaldu duenez, “egoerak hobera egin du. Azken asteetako neurriak egokiak izan dira baina erne jokatu behar dugu, batez ere gabonetao jaietan"
Hauek dira neurri nagusiak:
- Mugikortasun-mugak 22:00etatik 06:00etara mantenduko dira.
Salbuespen gisa, abenduaren 24an eta 31an 01:30ak arte atzeratuko da etxeratzea.
-Konfinamendu perimetrala mantentzen da eta, beraz, gabonak arte ezingo gara EAEtik irten. Hala ere, lurralde historikoan barne mugikortasuna baimenduta egongo da. Gabon jaietako egun nagusietan bakarrik baimenduko dute EAEtik irtetzea edo sartzea: abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra
-Gehienez sei pertsona elkartu ahal izango dira. Salbuespen gisa, abenduaren 24, 25 eta 31an eta urtarrilaren 1ean 10 lagun bildu ahal izango dira.
-Jende asko biltzen duten gabonetako ospakizunak bertan behera geratzen dira: Santo Tomas, San Silbestre proba, Olentzeroen kalejira, Errege kabalgata...
- Larunbatetik aurrera ostalaritza jarduerak ireki ahal izango dira 20:00ak arte, 500tik beherako tasa duten herrietan. Terrazak %100ean zabaldu ahal izango dira eta barrukaldeak %50eko aforoarekin.
-Kirol federatuetan 6ko taldeetan entrenatu ahal izango da.
-Gabonetan zaharren egoitzetan bisitak mantenduko dira, eta horretarako araudi zehatz bat egongo da.