1.140 zenbakiak irabazi du …eta kitto!-ren Gabonetako otarra

1.140 zenbakiak irabazi du …eta kitto!-ren Gabonetako otarra
2013/12/18 00:00
eta kitto!

Gaur (eguaztena, hilak 18) eguerdian zozketatu dugu …eta kitto! Euskara Elkartearen Gabonetako otarra Toribio Etxebarria kaleko El Corte Inglesaren parean. Argazkian ikusten duzuen Uxuek atera du zenbaki sariduna, 1.140 zenbakia hain zuzen ere. Irabazleak 15 eguneko epea dauka …eta kitto!-ra etorrita (Urkizu, 11 solairuartea) edo telefonoz deituta (943200918) 2.000 euroko balioa duen otarra eskatzeko. Epea amaituta irabazlerik agertuko ez balitz, otarra 4.114 ordezko zenbakia duenarentzat izango litzateke. Bigarren ordezkoa 4.902 zenbakia da, hirugarren ordezkoa 5.288 eta laugarren ordezkoa 10.116. …eta kitto! Euskara Elkarteak zorionik beroena adierazi nahi dio irabazleari eta, horrekin batera, errifak saltzen lagundu dutenei, erosi dituzuenei eta zozketa babestu duen El Corte Inglesari eskerrak eman nahi dizkie. Jasotako dirua Euskara Elkarteak urte osoan euskara sustatzeko garatzen dituen jardueretan erabiliko da.