Sanjuan jaietarako kartelaren eta alkohol gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina lehiaketaren deialdiak martxan daude
2022/04/26
11:59
eta kitto!
Eibarko Udalak San Juan jaietarako kartel lehiaketaren deialdia egiten du. Izena emateko epea apirilaren 25etik maiatzaren 9ra bitartekoa da. Derrigorrezko testua SANJUANAK EIBARREN izan beharko da eta, gainera, deialdiaren urtea azaldu beharko da (2022). Ez dira onartuko posta elektronikoz eta postaz jasotako lanak. Lanak elektronikoki (formulario bat betez) edo presentzialki aurkeztu ahal izango dira. 15 urtetik gorakoen kategorian 600 euroko saria jasoko du irabazleak, eta haurrentzako dauden bi kategoietan sari bereziak egongo dira. Informazio gehiago esteka honetan.
Bestalde, Eibarko Udalak, Gizartekintza Sailaren bidez, jaietako alkohol-kontsumo gehiegikeriaren kontrako umorezko pegatina bat egiteko lehiaketaren deialdia plazaratu du. Pegatinak alkohol-kontsumoa neurtzera zuzendutako mezua izan behar du, euskaraz. Pegatinak 7x7 cm izango ditu, eta, diseinu aldetik, karratua edo borobila izan daiteke. Aurkezten diren lan guztiak jatorrizkoak izango dira, eta ezingo da erabili beste inoren lanik, ez osorik, ez zati batean. Lehiaketan izena emateko esteka honetan dagoen formularioa bete behar da: https://formularioak.eibar.eus/pegatina2022. Alde horretatik, azpimarratu behar da pegatina formatu digitalean erantsi beharko dela; ez dela onartuko elektronikoa ez den beste bide batzuetatik jasotako lanik. Lehiaketaren irabazlearentzat ezarritako saria 200 eurokoa da, eta pegatina irabazlea Udaleko Gizartekintza Saileko (adikzioak) eta Kulturako (Marrazketa Eskolako) langileek osatutako epaimahai batek aukeratuko du. Epaimahaiak maiatzaren 13an emango du jakitera erabakia Udalaren webean. Informazio gehiago eskuratzeko sakatu esteka honetan.