Maddi eta Peru Alberdi anai-arreba eibartarrak, Mihi-Luzeko lehiakide berriak
2023/01/18
09:52
eta kitto!
Maddi eta Peru Alberdi anai-arreba eibartarrak dira Mihi-Luzeko lehiakide berriak. Atzo egin zuten estreinaldia euskara eta umorea ardatz dituen ETB-1eko saioan eta primeran aritu ziren. Azken fasera heldu baziren ere, ez zuten zakua lortu baina aurrera jarraitzen dute eta gaur ere telebistako pantailan ikusiko ditugu. Noraino iritsiko dira? Zakua lortuko dute? Zorte on, bikote!