"Enperadorearen kondaira: itzalen antzerkia" umeentzako lana, zapatu honetan Portalea kultur etxean
Ikuskizun berri honetan narrazioa eta itzal-antzerkia dira protagonista. Ikuskizuna Portalea kultur etxeko areto nagusian izango da, 18:00etatik 19:00etara, eta beharrezkoa da aurretik izena ematea, urtarrilaren 23tik 26ra, formulario honen bidez. Hiru urtetik gorako umeentzako lana da.
"Kondairak dio Aintzineko Txinan, Kristo aurreko II mendearen bukaeran, Wu-Ti enperadoreak, Wang izeneko bere maitalea galdu zuela heriotzak eramanda, Enperadoreak asko maite zuen eta orduan tristurarik haundienean erori zen. Negar eta negar egiten zuen eta egunero bere malko bat lurrera erortzen zen. Gauak eta egunak igarotzen ziren eta ez inork ez ezer ez zuten Enperadorea pozten. Egun batean, gortean erabaki zuten Wu-Ti Enperadoreari poztasuna itzultzea. Horrela jaiotzen da Itzalen Antzerkia, itzalak maitatutako pertsonak bizitzara bueltatzeko ahalmena dutelarik, kontatutako kondairekin".
PATATA TROPIKALA-tik azaltzen dutenez, "itzalak, suaren argia bezain zaharrak, Txina bezain urrunak, eta ilargi betea bezain magikoak dira; errealitatea eta fantasia batzeko gai dira itzalak. Gizakiak, duela milaka urtetik hona, istorioak itzaletan irudikatu ditu eta guk ere, istorio honetan, argiaren eta itzalaren hizkuntza erabiliko dugu haurren irudimena pizteko eta elkarrekin amets egiteko.