13:00etako parte-hartzea %28 izan da Euskal Autonomia Erkidegoan, %31,43 Eibarren
Josu Erkorekak 14:00etan egin duen agerraldian esan duenez, “normaltasunez” osatu dira hauteskunde mahaiak, eta 13:00etarako parte-hartzea %28koa izan da EAEn. Lurraldeka, Gipuzkoan izan da parte-hartzerik handiena ordu horretarako, % 30. Eta are handiagoa izan da Eibarren: %31,43. Bizkaian % 27,4k eman du botoa, eta Araban % 25,9k. Aurtengo parte-hartzearen aurrerapena 2020ko datuekin alderatzerik ez dago, orduko aurrerapenaren datuak ordubete aurretik jakinarazi zituzten-eta. Gainera, posta bidezko botoaren portzentajea ohi baino altuagoa izan zen, pandemiaren ondorioz. Momentu horretan % 14,14koa izan zen. Hauteslekuak 20:00etara egongo dira zabalik. Parte-hartze datuen berri emango dute berriz ere 19:00etan, eta lehen emaitzak 21:03tik aurrera jakinaraziko dituzte.