13 positibo azken orduetan Debabarrenean, horietako 7 Eibarren
2020/09/01
17:36
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, atzo PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 13 izan ziren Debabarrenean. Horietako 7 Eibarren erregistratu zituzten (aurreko egunean baina bost gehiago); 2 Ermuan; 2 Elgoibarren; 1 Deban; eta 1 Mutrikun.
Atzo, 7.163 PCR proba egin ziren EAEn, eta, haietatik, 445 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 89 Araban, 194 Bizkaian, 146 en Gipuzkoan eta 16 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 33 pertsona ZIUn daude.