13 positibo berri Eibarren
2020/11/30
11:39
eta kitto!
Atzo 13 positibo berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino 2 gehiago (barixakuan 13 atzeman zituzten eta zapatuan 11). Horrela, herriko intzidentzia-tasa 1.145,12an dago.
Eskualdeko beste herriei dagokienez, Elgoibarren eta Mutrikun bina lagunek eman zuten atzo positibo koronabirusean, eta bana Deban eta Ermuan. Beraz, 19 kasu berri egon dira eskualde osoan.
Atzo, 6.467 test diagnostiko egin ziren, eta horietatik 435 positiboak izan ziren EAEn. Lurraldeen arabera: 45 Araban, 206 Bizkaian, 177 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta COVIDa duten 136 pertsona ZIUn daude.