"Kaleko gimnasioak", uda honetan modu osasungarri eta seguruan gainbegiratutako ariketa fisikoa egiteko

"Kaleko gimnasioak",  uda honetan modu osasungarri eta seguruan gainbegiratutako ariketa fisikoa egiteko
2023/07/06 07:52
eta kitto!
Eibarko Udaleko Kirol Arloak, Mogidurekin elkarlanean (Jarduera Fisikoa sustatzeko Eibarko tokiko ekimena), "Kaleko gimnasioak" ekimena antolatu du uda honetarako. Gure kaleetan ariketa fisiko gainbegiratua, osasungarria eta segurua eginez, nahi duten pertsona guztiei sasoi betean egoten laguntzea da helburua.

Horretarako, hiru saio antolatu dira: lehena, ekainaren 30ean egin zen, Amañako Berdintasun Pasealekuan; bigarrena, barixakuan, uztailaren 7an, Muzategi parkean; eta hirugarrena eta azkena, uztailaren 14an, Azitaingo tren geltokitik gertu. Saio guztiak 10:30ean hasiko dira.


Parte hartu nahi dutenek doan eman beharko dute izena 688724174 telefono zenbakira deituz.