"Sexu Bizi Gune Morea" zerbitzua jarriko dute Arrateko jaietan

"Sexu Bizi Gune Morea" zerbitzua jarriko dute Arrateko jaietan
2023/09/04 13:52
eta kitto!

Andretxeatik adierazi dutenez, "Sexu Bizi Gune Morea" sexualitate eta harreman osasuntsuak bultzatzen dituen zerbitzua da. Gune horrek informazioa, aholkularitza eta genero erasoen aurkako babes gunea eskaintzen du, eta Arrateko jaietan bi egunetan jarriko dute:
-   Irailak 7:  00:00etatik 03:00etara.
-   Irailak 8:  02:00etatik 05:00etara.


 SexuBizi-k  harreman eta sexualitate osasuntsuak bultzatzea du helburu, prebentzioa osotasunean landuz eta jai ingurunetara hurbilduz. Jai giroan ematen diren genero erasoak prebenitzea, gertatzen direnei aurre egitea, eta honen kontzientziazioa bultzatzea bilatzen da.



Gune hau, babes lekua, gune segurua izango da eskatzen duen edozein pertsonarentzat, eta aldi berean, genero indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskuratu ahalko dira: laguntza emozionala, informazioa, aholkua eta biderapena, besteak beste.