Zabaldu da Errigorako saskiak eskatzeko epea, '10 urte bete-bete' lelopean
Saskiak azaroaren 9ra bitartean eskatu ahalko dira eta azaroaren 21ean jaso ahalko dira Eibarren bertan, arratsaldeko 17:00etatik 20:30era bitartean, Untzagako Zinean.
Errigorako antolakuntzak azpimarratu nahi du saski bakoitzaren balioaren %25 Nafarroa Hegoaldeko euskalgintzara bideratzen dela. Hala, hamar urteotan Errigorak tokiko ekoizpena bultzatzeaz gain, bertako euskalgintzari ere laguntza handia eman dio, izan ere, 1.800.000 euro bideratu baitizkio.
23 ekoizleren produktuak
23 ekoizleren ohiko bederatzi produktu ekologiko eta konbentzionalak nahasian egongo dira. Zehazki ekoizleak hauek dira: Ablitasgo kooperatiba, El Alcaraván (Argedas), El Agricultor (Lerin), Aristu (Irunberri), Axuribeltz (Iturgoien), Azanza (Abartzuza), Azpea (Irunberri), Biosasun (Discastillo), La casa del aceite (Cascante), Bardea (San Isidro del Pinar), La Churta (Allo), Ebrón (San Adrian), Enara (Arroitz), El Escolar (San Adrian), Gobeiaberri (Lodosa), Hazialdeko (hainbat herri), Iturri (Arroitz), Lezaun (Lakar), Martinelli (Beriain), Mendiko (Oibar), El Molinero (Arroitz), Monasterio de Cascante eta Urrutia (Uxue).