Euskeraz Primeran! mailakatzeko bisitak egiten dihardu ...eta kitto!-ko teknikariak

Euskeraz Primeran! mailakatzeko bisitak egiten dihardu ...eta kitto!-ko teknikariak
2023/11/02 09:51
eta kitto!
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, aspalditik dihardute lankidetzan Eibarko Dendarien Elkarteak, Gipuzkoako Merkatariak Federazioak, Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Eibarko Udalak eta ...eta kitto! Euskara Elkarteak, eta horretarako hainbat programa eta ziurtagiri daude: “Eibarren aski ezaguna da Euskeraz Primeran!, eta, orain, euskara erabiltzeko gaitasuna identifikatzeko marka bateratua sortu dute Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak: Euskaraz barra-barra”. Gure herriak ere bat egin du marka berriarekin, eta bateragarria izango da lehenagotik  erabiltzen denarekin: “2024ra begira, Euskeraz Primeran!-ek mailaketa bat egingo du eta, gaur egungo oinarrizkoaz gain (beltza), zilarrezko eta urrezko markak ere izango ditugu, erabileraren araberakoak”. …eta kitto!-ko Ane Lizarralde teknikariak marka bien inguruko xehetasunak ematen dihardu aurreko astetik, eta, horrez gain, euskararen erabilerari lotutako datuak jasotzen ari da.