"Astindu Eibar" lehiaketaren bigarren astea martxan da

"Astindu Eibar" lehiaketaren bigarren astea martxan da
2023/11/14 17:29
eta kitto!
Astindu lehiaketaren bigarren astean sartuta gaude. Gogoratu 100€-ko erosketa-bonoa lortzeko astero erantzun beharko dituzuela galdera batzuk formulario baten bidez. Bihar, hilak 15, amaitzen da  aste honetako lehiaketan parte hartzeko epea.  Beraz, ez itxaron gehiago eta klikatu hemen (http.labur.eus/astindu2)

100 euroko erosketa-bonoa eta Coliseo eta Museorako sarrerak daude jokoan hizkuntza-eskubideen inguruko lehiaketan.

Eibarren Akebaik “Astindu Eibar” lehiaketa abiatu du, Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin. Parte hartzeko, hizkuntza-eskubideen inguruko galdetegi labur bati erantzun beharko diote herritarrek formulario bidez (hiru galdera dira, eta egia ala gezurra diren asmatu behar da).

Guztira lau lehiaketa argitaratuko dira azaroan zehar, astean bat: azaroak 3, azaroak 10, azaroak 17 eta azaroak 24. Asteko saria Coliseo eta Museorako sarrerak izango dira, eta hilabete osoan zehar gehien asmatu dituenari 100 euroko erosketa-bonoa banatuko zaio Eibarko dendetan erabiltzeko (berdinketa balego zozketa bidez egingo da).