Belaunaldien arteko moda desfilea egingo da gaur Untzaga Gizartetxean

Belaunaldien arteko moda desfilea egingo da gaur Untzaga Gizartetxean
2023/11/17 12:24
eta kitto!
Urtero bezala, gaur arratsaldean belaunaldien arteko moda desfilea egingo dute Untzagako Jubiluen Etxean. 18:30ean hasiko den ekitaldia adinekoei omenaldia egiteko hilabeteko programazioaren barruan dago. Modeloek Twins, Kopina, Dandara eta Roca eibartar denden arropak jantziko dituzte.  Atsedenaldian Imanol Saladok zuzeneko emanaldia eskainiko du.

desfilea