Moda desfile arrakastatsua egin zuten Untzaga Gizarte Etxean

Moda desfile arrakastatsua egin zuten Untzaga Gizarte Etxean
2023/11/23 09:00
eta kitto!
Aurreko ostiralean, hilak 17, Untzaga Gizarte Etxeak urtero antolatzen duen Belaunaldien arteko Moda Desfilea egin zen, Eibarko Twins, Dandara, Roca eta Kopina denden parte-hartzearekin. Duela 3 urte hasi ziren desfilea egiten belaunaldien artean, eta haur, gazte eta erretiratuen modeloek parte hartzen dute. Urtero, azaroan, Untzaga Gizarte Etxeak ekitaldi asko antolatzen ditu adinekoen hilabete berezian, eta desfilea arrakastatsuenetarikoa izaten da.


"Adin guztietako 24 modelorekin, desfileak bi pase izan zituen, eta, tartean, Imanol Saladok kantaldi txiki bat eskaini zuen, zaharrenak kantaraziz", azaldu digute antolatzaileek. "Guztiz beteta zegoen lokal batean, Isabel Sarasua eta Esteban Inciarte zentroko zuzendariek ireki zuten ekitaldia, eta Maider Aranberri aurkezleari pasatu zioten lekukoa. Maiderrek ofizio handiz deskribatu zituen modeloen konjuntoak. Aipatzekoa da ere Lorea Urkia Miss Grand Euskadi 2023  gurekin izan genuela (eibartarrak hurrengo egunean utzi zuen koroa Gasteizen egindako ekitaldian). Desfilean zehar ETB2ko Quédate con Ane saioak zuzeneko bi konexio egin zituen", diote.