Joseba Etxeberriak solasaldi interesgarria eskaini zuen Untzaga Gizarte Etxean

Joseba Etxeberriak solasaldi interesgarria eskaini zuen Untzaga Gizarte Etxean
2023/11/24 10:01
eta kitto!
Eguazten arratsaldean, hilak 22,  solasaldi atsegina eta interesgarria eskaini zuen Joseba Etxeberria  Eibar FT-ko entrenatzaileak Untzagako Gizarte Etxean.  Entrenatzaile gisa duen ikuspegia ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, baita taldea eta kluba oro har nola ikusten duen ere. Entrenatzaile lanetan duen esperientziaz hitz egin zuen eta, horretaz baliatuz, jokalari bakoitzaren onena nola aprobetxatu behar den azaldu zuen. Felix Elkoroiribek aurkezle eta moderatzaile lanak egin zituen.

Zentrotik azaldu dutenez, "entrenatzaile gisa duen ikuspegia ezagutzeko aukera izan genuen. Ekarpen horiek gure zentroa hobeto gestionatzeko balio digute, boluntario askok lan egiten baitute adinekoen alde"

 

Jublletxe1 Jubiletxe5 jubiletxe4 Jubiletxe3 Jubiletxe2