Astindu Eibar lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Astindu Eibar lehiaketan parte hartzeko azken egunak
2023/11/27 eta kitto!
Astindu lehiaketaren laugarren eta azken  astean sartuta gaude. Gogoratu 100€-ko erosketa-bonoa lortzeko astero erantzun beharko dituzuela galdera batzuk formulario baten bidez.  Beraz, ez itxaron gehiago eta klikatu hemen (http.labur.eus/astindu4)

100 euroko erosketa-bonoa eta Coliseo eta Museorako sarrerak daude jokoan hizkuntza-eskubideen inguruko lehiaketan.

“Astindu Eibar” Eibarren Akebaik Eibar Merkataritza Gune Irekiaren laguntzarekin abiatutako lehiaketa da. Parte hartzeko, hizkuntza-eskubideen inguruko galdetegi labur bati erantzun beharko diote herritarrek formulario bidez (hiru galdera dira, eta egia ala gezurra diren asmatu behar da).

Guztira lau lehiaketa argitaratu dira azaroan zehar, astean bat: azaroak 3, azaroak 10, azaroak 17 eta azaroak 24. Asteko saria Coliseo eta Museorako sarrerak izango dira, eta hilabete osoan zehar gehien asmatu dituenari 100 euroko erosketa-bonoa banatuko zaio Eibarko dendetan erabiltzeko (berdinketa balego zozketa bidez egingo da).