[ARGAZKI-BILDUMA] Jose Miguel eta Julio Rascon García anaiek irabazi dute XXIX. San Andres Bakailao Txapelketa

[ARGAZKI-BILDUMA] Jose Miguel eta Julio Rascon García anaiek irabazi dute XXIX. San Andres Bakailao Txapelketa
2023/11/27 13:28
eta kitto!
34 bikoteren parte-hartzearekin,  atzo eguerdian izan zen XXIX. San Andres Bakailao Txapelketa Untzaga plazan jarritako karpan. Eibarko Udalak  antolatzen duen lehiaketak Bacalaos Alkorta, Aceites Urzante, Solera Eibarresa eta Inoxibar-en laguntza izan zuen.

Lehenengo saria Jose Miguel  eta Julio Rascon García anaiek irabazi zuten (txapela, 300 euro eta Bacalaos Alkortak, Solera Eibarresak, Comercial Zabalak eta Aceites Urzantek emandako produktuak)


Bigarren saria Ernesto Etxabe Aranzibia eta Javier Irusta Telletxearentzat izan zen (200 euro eta Bacalaos Alkortak, Solera Eibarresak, Comercial Zabalak eta Aceites Urzantek emandako produktuak)

Hirugarren saria Juan Portu Aragoi eta Elena Teixeira Portuk jaso zuten (100 euro eta Solera Eibarresak eta Aceites Urzantek emandako produktuak

Hemen dituzue atzoko ekitaldiak utzitako argazkiak:

[foogallery id="137274"]