Atzo aurkeztu zituzten "Euskaraz barra-barra" eta "Euskeraz Primeran" kanpainak
EIbarren ia 500 establezimendu daude “Euskeraz Primeran!" programarekin bat eginda eta "heldu da momentua hasierako lehen hitza euskaraz egitetik haratago doazen aurrerapausuak emateko. Horregatik 2024ra begira mailaketa bat egingo da gaur, eta egungo oinarrizkoaz gain (beltza), zilarrezko eta urrezko markak ere egongo dira, establezimenduaren euskararen erabileraren araberakoak", azaldu dute.
Eibarren aski ezaguna den Euskeraz Primeran! markaren ildo beretik euskara erabiltzeko gaitasuna identifikatzeko eta aitortzeko marka bateratua sortu dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak: “Euskaraz barra-barra” du izena. Marka bateratu horren helburua bezero euskaldunei euskaraz egiteko aukera dutela adieraztea da, “Euskaraz barra-barra” marka duten guneetan bermatuta egongo baita euskaraz ulertzeko gaitasun nahikoa duen langileren bat dagoela.