Azken Borondateen Agiria edo eutanasia zer den azaldu zuten Untzaga Gizarte Etxean
2023/12/14
10:27
eta kitto!
Astelehen honetan, hilak 11, Bizi Testamentuaren lehen saioa egin zuten Untzaga Gizarte Etxen. "Duintasunez Hiltzeko Eskubidea Elkarteko taldea etorri zitzaigun bisitan, eta, besteak beste, Azken Borondateen Agiria edo eutanasia zer den azaldu ziguten Donostiatik etorritakoek", esan digute zentroko arduradunek.
"Izugarrizko arrakasta lortu genuen, 100 pertsona bertaratu baitziren; izan ere, aretoa aldatu behar izan genuen azken orduan, saioa hasi baino hamar minutu lehenago Urko txiki geratu zitzaigulako", diote.
Datorren astelehenean, hilak 18, DMDko boluntarioek dokumentazioa behar bezala betetzeko eta eskaera egiteko zalantzak argituko dituen tailer praktikoarekin amaituko dute jarduera. Saioa 18:30ean hasiko da "erreserbatuta izango dugun kafetegiko garaje-gelan, 2. solairuan".