"La Mujer de la Montaña" zine-forum saioa egingo dute barixakuan Portalean

"La Mujer de la Montaña" zine-forum saioa egingo dute barixakuan Portalean
2023/12/19 11:22
eta kitto!

Pagatxa Emakumeen Elkarteak, Eibarko Udaleko Berdintasun zerbitzuaren laguntzarekin, “La Mujer de la Montaña” zine-forum saio berria antolatu du abendurako. Barixaku honetan, hilak 22, izango da Portaleko Areto Nagusian,  18:30etik 20:00etara. Dinamizatzaile lanetan Izaskun Rodriguz Elkoro arituko da.

Sinopsia
Berrogeita hamar urterekin, Halla kantu-irakasleak gerra deklaratu zion bertako aluminio-industriari, bere herrialdea kutsatzen ari zelako. Mota askotako arriskuak hartzen ditu Islandiako ingurumena babesteko. Baina bere egoera alda daiteke gutun baten ustekabeko etorrerarekin.