Bihar izotz-pista irekiko dute Errebal plazan

Bihar izotz-pista irekiko dute Errebal plazan
2023/12/21 11:38
eta kitto!
Eibarko Udalak eta Eibar Merkataritza Gune Irekiak (EMGI) sustatutako kanpainaren barruan, patinatzeko izotz-pista, barrakak eta Gabonetako Haur Parkea egongo dira martxan. Errebalgo izotz-pistak bihar, hilak 22,  zabaldu ditu ateak, eta urtarrilaren 7ra arte egongo da bertan patinatzeko aukera, goiz eta arratsaldez (11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara), abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik. Abenduaren 24an eta 31n, berriz, pixkat aurretik, 19:30ean itxiko dute.