Zapatuan irekiko ditu ateak Gabonetako Haur Parkeak Astelenan

Zapatuan irekiko ditu ateak Gabonetako Haur Parkeak Astelenan
2023/12/21 12:25
eta kitto!
Zapatutik aurrera, hilak 23, Astelena pilotalekuak Gabonetako Haur Parkea hartuko du, bi eta 12 urte bitarteko haurrentzako jarduera ugarirekin. Abenduaren 23an, 26an, 27an, 28an, 29an eta 30ean, eta urtarrilaren 2an, 3an eta 4an zabalduko dute, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era. Gabonen ostean ere, jarduerak martxan jarraituko du, martxora bitarteko zapatuetan.