Urtarrilaren 8ra arte egongo dira martxan Txaltxa Zelaiko eta Urkizuko barrakak
2023/12/26
10:20
eta kitto!
Gabonak direla eta, barrakak jarri dituzte Eibarko hiru tokitan: Txaltxa Zelain bost atrakzio daude martxan barixakutik, eta beste hiru Urkizun. Horrez gain, txikienentzako karrusela azaroaz geroztik dago martxan, anbulatorioko parkean, eta otsailera arte han jarraituko du. Beste barrakak urtarrilaren 8ra arte egongo dira.
Eibarko Udalak eta Eibar Merkatal Gune Irekiak antolatutako kanpainan parte hartzen duten establezimenduek barraketarako bonuak banatuko dituzte. Abenduaren 26, 27, 28, 29 eta 30ean bonuak entregatuta euro bat ordaindu beharko da, eta 2 euro gainerako egunetan.
Barrakak direla eta, erdiguneko abenduaren 27ko merkatu txikia eta urtarrilaren 3koa Toribio Etxebarrian ospatuko dira eta Urkizukoa, berriz, Urkizuko goiko aldean.