Kalean da 2024ko Gida Komertziala

Kalean da 2024ko Gida Komertziala
2023/12/29 09:35
eta kitto!
Urtero lez, …eta kitto!-k Eibarko Gida Komertziala eman du argitara herriko zerbitzu, enpresa eta bestelakoen helbide eta telefono zenbakiekin (HEMEN PDF FORMATUAN). Egun hauetan ekin diote banatzaileek etxeko buzoietan lagatzeari eta, behin jasota, ondo gorde, izan ere urte osorako erabilgarria izan daitekeen informazioa aurkituko duzue bertan.

Informazio praktikoarekin batera, gure herriko historiarekin lotutako gaia jorratu dugu oraingoan: "Eibarko historiako alkate jaun txit gorenak". Eibarko Udal Artxiboak egindako gure herriko alkate guztien zerrenda ardatz hartuta ekin diogu lanari. Bertan, gure herriko alkate guztien izenekin batera, agintean izan ziren urteak ere agertzen dira. Bada bestelako informaziorik ere: demokrazia urteetako udal hauteskundeak, Alkate Txikia eta Errepublikaren aldarrikapena, 1754. urteko ordenantzak, herriko bestelako Ilustreak...

Zuen intesesekoa izango delakoan, on egin eta Urte Berri On!