"Arauak eta mugak familian: nola ezarri era asertibo batean" hitzaldirako izen-ematea zabalik dago
2024/01/15
11:02
eta kitto!
Urtarrilaren 30ean eskainiko dute haurren eta nerabeen gurasoentzat "Arauak eta mugak familian: nola ezarri era asertibo batean" hitzaldia. Eibarko Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak antolatuta, Portaleko Areto Nagusian izango da, 18:30etik aurrera. Hitzaldia gazteleraz izango da.
Hitzaldian parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea ondoren azaltzen den estekan klikatuz: https://formularioak.eibar.eus/eu/trebagurasoak2024-01
Izen ematea gaur zabaldu da, hilak 15, eta urtarrilaren 28an itxiko da.