“Autismoaz hitzegin dezagun” mahai inguru-hitzaldia egingo dute Coliseo antzokian otsailaren 1ean
2024/01/19
13:59
eta kitto!
Otsailaren 1ean “AUTISMOAZ HITZEGIN DEZAGUN” mahainguru-hitzaldia hartuko du Coliseo antzokiak 18:00etatik aurrera. Hitzaldi hau Debabarreneko GAUTENAko familien artean antolatu dute, Eibarko Udalaren laguntzarekin. Jardueraren asmoa da jendeari autismoa zer den helaraztea, familien bizipenak, esperientziak eta beharrak azalduz.