Domekan Santa Agedako bi kalejira egingo ditu Eibarko Musika Eskolak

Domekan Santa Agedako bi kalejira egingo ditu Eibarko Musika Eskolak
2024/01/31 12:21
eta kitto!
Euskal Herriko beste txoko batzuetan bezala, domekan Santa Ageda bezpera ospatuko dugu Eibarren ere. Hori dela eta, Juan Bautista Gisasola Udal Musika Eskolakoek bi kalejira egingo dituzte. Horietako bat 11:00etan hasiko da Arraten. Baserri batetik bestera ibiliko dira koplak abesten, Orbetik behera joan eta Urkizuraino ailegatzeko. Bigarren kalejira 19:00etan izango da. Untzagatik abiatuta.