"Munduari Kolorea Ematen” GKEko kide gazteek omenaldia jaso dute Gipuzkoako Elikagaien Bankuan
Belén Méndez de Vigo Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakariak, Bergarako egoitzako zuzendari Jose Maria Beitiarekin batera, diplomak eta opariak eman zizkien atzoko ekitaldian Maitane, Amaia, Malen eta Aneri. Modu horretan, gizarte guztiaren esker ona adierazi nahi izan zieten behartsuenekin duten sentikortasun goiztiarragatik Eibartik joandako lau gazteak taldeko beste 14 kide berriak ordezkatzen aritu ziren, gainera. Taldekide berriak Irune, Markel, Eluney, Malen A., Leire, Nora, Itziar, Asier, Eider, Ane C., Paule, Amaia A, Aitana eta Nadia dira. Gehienek 13 urte dituzte orain, eta DBH2 ikasten dute La Salle Azitainen.
Gure erkidegoan, pobrezia-indizea %12,2koa da, eta hilaren bukaerara iristeko arazoak dituzten familiak %31,6 dira. Hori dela eta GKE gazte talde honek Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan dihardu, lantzian behin, kaleko ekintzak antolatzen. Azkenak irailaren 29an eta 30an egin ziren Eibarko Untzaga plazan, eta tona bat elikagai ez-galkor biltzea lortu zuten.