15 lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako zaharren egoitzetan

15 lagun hil dira azken orduetan Gipuzkoako zaharren egoitzetan
2020/04/13 10:31
eta kitto!
Eider Mendoza foru bozeramailea adierazi duenez, azken orduetan 15 lagun hil dira Gipuzkoako zaharren egoitzetan eta 20k eman dutela' positibo Covid-19n. Azken heriotzak Egogainen (Eibar), Iturbiden (Arrasate), Berran (Donostia), San Josen (Ordizia), Iurreamendin (Tolosa), Santa Anan (Zarautz) eta Otezurin (Zumaia) gertatu dira.

5.425 pertsona artatzen diren Gipuzkoako 65 egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du, Guztira 91 heriotza eman dira, 301 positibo eta 25 lagun sendatu dira. Atzoko datuekin alderatuz, azken orduetan egoitza bat gehitu da positiboak dituztenen zerrendara, Eskoriatzako Jose Arana, bi kasu asintomatiko atzemanda; hortaz, 16 dira guztira Covid-19ak eragindako egoitzak. Bestalde, 35 pertsona eraman dira Donostiako Gurutze Gorriaren zentrora eta 36 daude ospitaleratuta.

Gipuzkoan 130 pertsona hil ditu koronabirusak.  Beraz,  Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi zaharren etxeetan hil dira.

Materialaren banaketari dagokionez, bozeramaileak adierazi du Gipuzkoako Foru Aldunditik “sekulako” ahalegina egiten jarraitzen dela lurraldeko egoitza zentro guztiak babeserako materialaz hornitzeko. Foru Aldundiak Osakidetzak egiten dituen banaketak osatzen ditu, eta horretarako, egoitzek planteatzen dituzten beharrak sistematikoki jasotzen dira. “Egoitzekin dugun harremana egunerokoa da, gaixotasunaren bilakaera ezagutzeko, babeserako materialaren inguruko beharrak asetzeko, baita babeserako neurrien eta zentroen sektorizazioaren inguruko aholkularitza eta formakuntzarako ere”, azaldu du Mendozak.

Azken orduko datuak Gipuzkoa mailan:

covid Giouzkoan