151 eibartar gehiago langabezian martxoan
2020/04/03
11:59
eta kitto!
Martxoko langabeziak datu negatiboak eman ditu Debabarrena eta 151 eibartar gehiago dago langabezian (otsailean 1.591 zeuden eta martxoan 1.742). Horrela, langabezia tasa %1,18 igo da, %12,49tik %13,67. Eibar izan da langabezian igoera handiena izan duen herria Debabarrenan eta bigarren langabezia-tasa altuena du Soraluzeren atzetik.
OTSAILA | Langabeak | Langabezia-tasa |
Eibar | 1.591 | %12,49 |
Deba | 182 | %6,83 |
Elgoibar | 525 | %9,49 |
Mendaro | 78 | %7,89 |
Mutriku | 236 | %8,87 |
Soraluze | 241 | %2,86 |
Debabarrena | 2.853 | %10,78 |
MARTXOA | Langabeak | Langabezia-tasa |
Eibar | 1.742 | %13,67 |
Deba | 201 | %7,54 |
Elgoibar | 550 | %9,95 |
Mendaro | 82 | %8,29 |
Mutriku | 237 | %8,91 |
Soraluze | 259 | %13,82 |
Debabarrena | 3.071 | %11,61 |