Guztira, 39 dira intzidentzia altuena duten herri handiak: Abadiño, Abanto, Zornotza, Durango, Elorrio, Ermua, Galdakao, Muskiz, Ortuella (Bizkaia), Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Villabona-Amasa, Zumaia eta Zumarraga. Hau da, Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako herrien artean, Orio, Hondarribia eta Zarautz bakarrik daude zerrendatik kanpo.
Atzo, 10.580 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik 940 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 67 Araban, 477 Bizkaian, 381 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDa duten 76 pertsona ZIUn daude.