16 urtetik azpiko Eibar Rugbyko taldeak 64-10 irabazi zion Gaztedi B-ri

16 urtetik azpiko Eibar Rugbyko taldeak 64-10 irabazi zion Gaztedi B-ri
2023/11/15 10:00
eta kitto!
Aurreko zapatuan 16 urtetik azpiko taldeak denboraldiko hirugarren partidua jokatu zuen Unben, Gaztedi B-ren kontra eta baita bigarren garaipen kontsekutiboa lortu, 64-10 irabazi eta gero. Armaginek sendo hasi zuten partidua eta, hamargarren minutuetara, hiru entsegu egitea lortu zuten. Horren ondoren azken asteotan zehar entrenatutako jokoa egiten hasi ziren eta garaipena etxean geratzeko behar zituzten puntuak ere sartu zituzten. Taldea asko hazten ari da denboraldia aurrera joan ahala eta, dagoeneko, jardunaldi bakarra falta da lehenengo fasea amaitzeko.