17 positibo berri Eibarren eta 19 Ermuan. Debabarrenean 338 positibo baieztatu dira azken bi asteetan
2020/07/24
11:40
eta kitto!
Atzo, 4.424 PCR proba egin ziren, eta, haietatik, 136 positiboak izan ziren.
Osasu Sailak emandako datuen arabera, atzo 17 kasu zenbatu ziren Eibarren (aurreko egunean baino 3 gehiago); 19 Ermuan (aurreko egunean baino 3 gutxiago); 2 Elgoibarren eta 1 Mendaron. Azken bi asteetan Debabarrenean 338 pertsonek eman dute positibo COVID19an.
Lurraldeen arabera: 13 Araban, 86 Bizkaian, 35 Gipuzkoan, eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 2 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 3 pertsona ZIUn daude.