18. Eibarko itzulia ekainaren 1ean

18. Eibarko itzulia ekainaren 1ean
2013/05/24 00:00
eta kitto!

Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak Eibarko itzuliaren 18. edizioa antolatu du ekainaren 1erako. Irteera 7:00etan izango da Klub Deportiboaren egoitza aurrean, Toribio Etxeberria kalea 16-1º. 31,5 km-ko ibilbide zirkularra izango da, Eibarko gailur garrantzitsuenetatik pasatuz. Bidean zehar bi anoa-postu egongo dira, bata Asurtzan eta bestea Arraten.
Ibilaldia doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea. Maiatzaren 31tik (ostirala) aurrera salgai jarriko dira 5 €-tan Eibarko itzuliaren kamisetak nahi duen orok erosteko. Informazio gehiagorako hurbildu Eibarko Klub Deportibora – Mendi Taldea (943-201904), astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara, edo kontsultatu webgunea: http://www.deporeibar.com/mendia/