18 eibartar igeriketako Neguko Liga Probintzialeko Azpeitiko jardunaldian
Aurreko asteburuan Azpeitian jokatutako Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldian, Eibar Igerixanek federatuen mailako bederatzi ordezkari eta eskola mailako beste bederatzi aurkeztu zituen. Neska gehiago izan ziren bai federatuetan (zazpi eta bi), zein eskolarretan (sei eta hiru).
Emaitzeei dagokienez, Julen Prietok 50 brazako eta 200 estiloko probak irabazi zituen, 100 libretan hirugarren izateaz gain; Itsaso Castrillok 200 bizkarrekoa irabazteaz aparte, bigarren izan zen 400 libretan; Jokin Onekak 200 estilokoan gailendu zen eta hirugarren sailkatu zen 100 tximeletan; eta Nahia Martinez 50 brazako proban nagusitu zen. Irama Martinezek bigarren amaitu zuen 100 libreko proban, eta Itziar Eirizek postu bera eskuratu zuen 50 bizkarrekoan. Eta Ane Larrañaga eta Malen Pedrosa hirugarrenak izan ziren, 50 bizkarreko eta 200 estiloetako probetan, hurrenez hurren. 4x50 estiloko emakumezkoen proban, Elaia Mujikak, Alba Sierrak, Itsaso Castrillok eta Jone Avellanedak osatutako laukotea hirugarren postuan amaitu zuen.