1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute

1937an Labaderokua gerra-babeslekuan bonbak egindako zuloaren errekreazioa margotu dute
2017/04/25 15:34
eta kitto!
Orain dela 80 urte bonba batek Ego Gain kalean (sasoi hartan O’Donell kalea) eragindako zuloa lurrean marraztu dute, benetan gertatu zen tokiaren parean, eta “tranpantojo” delako teknikari esker errealitatearen ilusioa lortzen da. Han bertan idatziz gomendatzen dute, perspektiba onena bankuaren gainean igota lortzen da. Gainera argazkia egin eta #Lekimanimazioak traola erabilita interneten partekatzera animatzeko mezua ere badago.

https://youtu.be/nGEmp755ihY

Bestalde, gaur 19:30ean Juan Pablo Fusi (Donostia, 1945) historialariak “Reflexiones sobre la guerra civil” hitzaldia emango du Coliseoan. Fusik Oxforden ikasi zuen, Raymond Carr irakaslearekin. 1976 eta 1980 bitartean, unibertsitate horretako St. Antony's College-eko Iberiar Ikasketen Zentroko zuzendaria izan zen. Historian doktorea da Oxfordeko Unibertsitatean (1974) eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1979). Horrez gain, irakasle bisitari izan da Madisongo Unibertsitatean (Wisconsin). Gaur egun, Historia Garaikideko katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1988). Aurretik, Kantabriako Unibertsitatean (1982-1986) eta EHUn (1986-1988) ibili zen klaseak ematen.