"1937ko Bonbardaketa Eibarren" erakusketa Topalekuan zabalik
2016/04/21
19:21
eta kitto!
Gaur zabaldu dute "1937ko Bonbardaketa Eibarren" erakusketa Topalekuan eta maiatzaren 1era arte egongo da ikusgai, egun osoan taberna zabalik dagoen bitartean (erakusketara tabernako atetik sartu beharko da). 1937ko apirilaren 25ean, eguerdian, faxisten abioiek 100 kiloko 21 leherkari eta 50 kiloko beste 103 gehiago bota zituzten Eibar gainean, 1.500 metroko alturatik, herri osoa suntsituta eta benetako sarraskia eraginda. Hori erakusten duten argazkiekin osatu dute erakusketa.
Lekukoen testigantzak martitzenean
Horrekin batera martitzenean, arratsaldeko 19:00etan hasita, 1937an bonbardaketa hori gure herrian bizi izan zuten Julia Lanasek eta Kontxa Laspiurrek zuzeneko lekukotasuna emango dute Arrate Kultur Elkartean. Ekitaldia Josu Ibargutxik moderatuko du.