1966an jaiotako Iturburuko gelakideek urteroko bazkaria egin dute asteburu honetan
Urtero moduan, egun ederra pasatu dute aurten ere Ikastolan elkarrekin ibilitako talde honetakoek. 1966. urtean jaiotakoak dira, eta 1977an Iturburu ikastola estreinatu zuten beste ikasturte batzuetako ikasleekin batera. "Ikastolako ikasketak amaitu eta gero, hau da, 44 urte geroago, jarraitzen dugu urtean behin bazkari bat egiten".
Ibon Ugarteburu, Iñigo Garitagoitia, Jabi Lopez Izagirre, Marisabel Albizu, Lorea Larrea, Abel Tellaetxe, Kontxi Kerexeta, Aitor Plazaola eta antolatzaile lanetan ibili den Mireia Uranga elkartu ziren zapatuan Urdaibai inguruan. "Lagan geratu ziren, eta Mireia Urangaren Ereñoko 1582ko baserrira joan ginen hamaiketakoa egitera. Gero Nabarnizen egon ginen, izen bereko jatetxean bazkaltzen". Arratsaldean Santimamiñe inguruan ibili ziren eta, amaitzeko, Eibarren pasatu zuten zapatu gaua. Egun ahaztezina, beste behin ere.