2 koronabirus kasu berri antzeman dira Eibarren
2020/04/23
13:44
eta kitto!
Koronabirusaren inzidentziak igoera txiki bat izan du Debabarrenean. 3 koronabirus kasu berri antzeman dira gure bailaran, horietatik 2 Eibarren eta 1 Elgoibarren. Beraz Eibarren antzemandako kornorabirus kasuak 195 dira gaur egun. Osasun Sailak datuak argitaratzen hasi zenetik, gure eskualdean 418 lagunei antzeman zaie.
Eibar eta Ermua jarraitzen dute izaten kasu gehien metatzen dituzten herriak. Gainontzeko herrietan aldiz, inzidentzia txikiagoa izateaz gain, hazkundea oso motela da, edo ez da hazkunderik eman azkeneko egunetan.
Hauek dira herriz herri antzemandako kasuak:
Eibar 195
Ermua 155
Elgoibar 37
Mutriku 10
Soraluze 11
Deba 6
Mendaro 3
Mallabia 1
Ospitaletan 64 lagun daude Covid-19arekin ingresatuta, atzo baino 2 lagun gutxiago. Horietatik 50 Eibarko ospitalean, eta 14 Mendaroko Ospitalean.