2. Maila Nazionaleko Urbatek lehen garaipena lortu zuen Malagan
Urtea agurtzeko garaipenarekin bueltatu ziren Urbat Urkotronik-eko lehen taldekoek Malagatik. Hori bai, penaltietan irabazi zuten, partidua amaitzeko lau minuturen faltan 5-9ko emaitza erosoa alde zutenean. Epaileen lanak ere ez zien askorik lagundu eibartarrei, baina taldeak ez zuen jakin izan neurketari lasaiago eusten. Hori bai, partiduko jokalari onenaren saria jaso zuen Xabat Karrerak azken jokaldian berdinketa salbatu zuen. Eskerrak penaltietan eibartarrak hobeto moldatu zirela. Azken emaitza 11-14koa izan zen Urbaten alde.
Orbeako igerilekuan jokatutako beste bi partiduetan, bestalde, Urbatekoek garaipen errazak eskuratu zituzten Larrainako taldeen aurrean: jubenil mailakoak 26-2 gainditu zuen aurkaria, eta infantil mistoko taldeak 21-4 irabazi zion Larrainari.