20 gaztek formazio programa batean parte hartuko dute, merkatu soziosanitarioan sartzeko
2018/05/07
14:27
eta kitto!
Eibarko Udalak abian jarri du Ekin Lanari programa. Ekimenaren helburua da 30 urtetik beherako 20 gazte, egun ez lanik ez ikasketarik ez dutenak, sektore soziosanitarioaren lan-merkatuan sartzea.
Programaren ezaugarri nagusietako bat zera da: formazioa amaitu eta gero bermatu egiten dela parte hartzaileek kalitatezko praktikak egitea (120 ordu), gerora kontratazioak bideratuko dituzten Eibarko enpresetan. Beka-sistema baten bidez, ordaindu egingo zaizkie praktika horiek ikastaroan parte hartzen dutenei. Programan izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 25era arte. Sei hilabeteko iraupena izango du ekimenak, eta bi atal izango ditu, bata teorikoa eta bestea praktikoa. Ikastaroa gainditzen duten pertsona guztiek enpresetan praktikak egiteko konpromisoaz gain, pertsona bakoitzaren neurrira egingo da formazioa, parte-hartzaileek laguntza, tutoretza eta orientazio pertsonala izango baitute programa osoan.
Eibarko Udalak esparru soziosanitarioan jarri du arreta, lan-aukera handiak dituen sektorea delako. Ikastaro amaieran, akreditazio ofiziala duen agiri profesional hauxe lortuko da: “Mendekotasuna duten pertsonei instituzio sozialetan arreta soziosanitarioa emateko ziurtagiria”. Ekimena planteatzerakoan, Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntza sailak kontuan hartu du herrian dauden langabeen % 15 hogeita hamar urtetik beherakoa dela. Eta, gainera, enplegu-aukera berriei buruzko azken ikerketen arabera, osasunaren eta ongizatearen esparrua dela etorkizuneko lan-merkatuko protagonista.
Espainia osoan Gazte Bermearen Sistemako programa honetan aurkeztutako proiektuetatik, Ekin Lanari proposamena laugarrena izan da ondoen baloratu dena. Euskal Autonomia Erkidegoan antzeko beste bost proiektu bakarrik onartu dira, Eibarkoaz gain (Arrasaten, Oarsoaldean, Irunen eta bi Araban). Ekin Lanari Gazte Bermearen Sistema Nazionalaren barruan dago sartuta eta aurrekontua 180.800 eurokoa da, Europako Gizarte Funtsak eta Udalak kofinantzatua.