20 kasu eskualdean, horietako 11 Eibarren
2021/03/03
13:01
eta kitto!
Atzo 11 koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren. Aurreko egunean, astelehenean, 15 zenbatu ziren, eta, ondorioz. intzidentzia metatua igo egin da gure herrian: eremu laranjan gaude 331,22ko intzidentzia-tasarekin.
Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan (287,16)n eta Deban (128,37) hiruna positibo atzeman zituzten, Mallabian bi (336,13), eta kasu bakarra Mendaron (189,13). Elgoibarren, 155,98ko intzidentzia daukate eta atzo ez zen positiborik detektatu; ezta Mutrikun eta Soraluzen ere.
Atzo, 8.213 test diagnostiko egin ziren EAEn, eta, haietatik, 340 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 66 Araban, 174 Bizkaian, 93 Gipuzkoan eta 7 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 126 pertsona ZIUn daude.
Bestalde, otsailaren 22tik 28ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 51 hildako egon direla.