20 mendizale izan ziren Mañaria-Arrazola ibilbidea egiteko

Lurra lokaztuta zegoen eta, gero eguzkia irten arren, haizeak oso indartsu jo zuen
20 mendizale izan ziren Mañaria-Arrazola ibilbidea egiteko
2024/05/09 13:02
eta kitto!

Mañaria - Untzillatx - Alluitz -Arrazola ibilbidea izan zuen aurreko zapatuko Deporreko txangoan 20 mendizale elkartu ziren. Euria egin zuen hasieran eta, behe lainoarekin, ez zen asko ikusten. Lurra ere lokaztuta zegoen eta, gero eguzkia irten arren, haizeak oso indartsu jo zuen puntu batzuetan.

Bildutako guztiek ez zuten ibilbide bera egin: talde osoa ez zen animatu tontorreetara igotzen eta batzuk ibilbide xuabeagoa egitea aukeratu zuten. Hori bai, bazkari ederraz amaitu zuten irteera guztiek.