2.000 euroko Gabonetako otarra zozketatuko du ...eta kitto!-k
Gaur eguerdian (eguaztena, hilak 16) aurkeztu dute prentsaurrekoan …eta kitto! Euskara Elkarteak, Eibarko El Corte Inglesaren laguntzari esker zozketatuko duen Gabonetako otarra. Koldo Mitxelena euskara elkarteko koordinatzaileak azaldu duenez, "urteetan Gabonetako loteria saldu dugu eta, horrekin batera, otarra zozketatzen genuen, baina otar bereziren bat zozketatu nahi genuen eta aurten, El Corte Inglesaren laguntzari esker, 2.000 euroko balioa duten produktuekin osatutako otar ikusgarria zozketatuko dugu eta ez dugu loteriarik salduko".
Zozketarako txartelak euro bat balio du eta ohiko lekuetan ipiniko dira salgai: Isasi okindegian, Ogi Berri-Urkizun, Bolintxon, Untzaga prentsan, Etxeto-Urkizun, Kultu tabernan, Depor tabernan, Ego Gain tabernan, Valenciagan, Mugika harategian, Otegui harategian, Izadi loradendan… Horrez gain, …eta kitto!-ren bulegoan (Urkizu, 11 solairuartean) eta El Corte Inglesean bertan ere salduko dituzte txartelak. Eta zapatu honetan (urriak 19) hasita, zapatuero …eta kitto!-ko beharginak Toribio Etxebarria kaleko El Corte Ingles parean boletoak saltzen egongo dira, 12.00etatik 13.30etara. Azaroan bertako dendan otarra ikusteko moduan ipiniko dutela aurreratu dute. Zozketa, berriz, abenduaren 18an egingo dute.
El Corte Ingleseko Joana Fernandez elkarlanarekin pozik agertu da eta, esan duenez, "…eta kitto!-k lan handia egiten du astero aldizkaria etxe guztietaraino eramanda eta baita gizarte mailan, beste proiektu batzuekin. Azken batean Eibarko parte garrantzitsu bat da eta, El Corte Inglesa ere Eibarko parte bat den aldetik, pozik lagundu dugu otarraren zozketan".
Mitxelenak azpimarratu duenez, "urtean zehar hamaika jarduera antolatzen ditu …eta kitto!-k eta horietako askok ez dute diru-sarrerarik ematen eta, gainera, gastua eragiten dute. Berbetan eta bestelako ekimenekin aurrera jarraitu ahal izateko antolatzen ditugu horrelakoak". Bestalde, …eta kitto!-ko bazkide guztiei dei berezia egin nahi diete boletoak saltzen laguntzera animatzeko. Lagundu nahi duenak zuzenean bulegora joanda edo 943200918 telefono zenbakira deituta eska dezake takoa.
Otarra "El Corte Ingleseko supermerkatuko beharginek kalitate handiko produktuekin" osatu dute. Jarraian zerrenda osoa irakur dezakezue:
Gabonetako otarraren produktuak
- 40 ‘’ko ‘OKI’ telebista
- ‘Micsa’ ezkur-urdaiazpikoa
- Solomo trufatua
- ‘Don Bernardo Oro’ gaztaia
- Salamankako ezkur-txorizoa
- Salamankako ezkur-saltxitxoia
- Ahate ‘Delicass’ foie-a
- ‘Martiko’ Confit ahate-izterra
- ‘Sierra Monesterio’ ezkur-solomo zorroak
- Ahate jamoia
- ‘Julian Martin’ askotariko iberikoa
- ‘Vasco Navarra’ ardi gazta
- ‘Sierra Monesterio’ ezkur-jamoi zorroak
- Micuit ‘Rougie’ Gourmet
- ‘Dos Cafeteras’ gozokiak
- 185 gramoko Chatka lata
- Pikillo piper saltsa. 278 ml
- ‘El Barco’ txokolatea
- ‘El Barco’ txokolate zuria
- Madari osoa ardotan
- ‘1880’ txokolate-almendra turroia
- ‘La Higuera’ piku bonboia
- ‘Gorrotxategi’ teilak
- ‘C. Gourmet’ turroi gogorra
- ‘C. Gourmet’ turroi biguna
- ‘C. Gourmet’ trufa-turroia
- ‘Soles de Gredos’ hojaldretxoak
- ‘Gyulian’ itsas fruituak
- ‘Cascajares’ esne-bildots hanka
- Gin Tonic-erako espezia kit estutxea
- Champagne ‘Bruno Paillard’
- Champagne ‘Rosse Ruinart’
- Champagne ‘Moet Chandom’ estutxea
- Eskoziako ‘Chivas Regal’ whisky-a
- ‘Matusalem’ rona. 23 botila.
- ‘Plymouth’ Ginebra
- ‘Qtonic’ 4 tonikako Paka
- ‘Conde Osborne’ Coignac-a
- ‘Level’ Vodka
- ‘Marques de Riscal’ 150 Aniversario ardo beltza
- ‘Albariño Martin Codax’ ardo zuria
- ‘Julian Chivite 150 aniversario’ ardo gorria
- ‘Gourmet Blancos D. O.’ zainzuriak
- ‘D. O. Gourmet Frasco’ piperrak
- ‘D. O. Catedral Frasco’ alkatxofak
- ‘Thes D origin Le Palais’ estutxea
- Jamaicako kafea
- ‘Elfos’ trufa zuri olioa
- ‘Elfos’ trufa beltz olioa
- ‘Gourmandises’ kokoak
- ‘L´Himalayen’ gatz larrosa
- 2 ‘Ibardin’ confit
- 2 ‘Lafitte’ confit